Bertsolaritzaren munduan murgiltzera eramaten gaitu erakusketa honek. Euskal kultur erakundeak ekoiztu du. Bertsolaritza ezagutzen ez dutenei ahozko arte honen ulertzeko zonbait gako eskainiko dizkie. Bertsozaleek, aldiz, lekukotasun eta artxibo-irudi arraroen ikusteko parada ukanen dute.Tradizio honi buruzko "Iparraldeko" behakoa proposatzen da batez ere erakusketan. Erakusketan ikusgai diren edukiak Erakusketa lau dorre multimediaz osatua da. Orotara bi oren inguru ikus-entzunezko pasarte/erreportaje ikusteko parada eskaintzen dute. "What is bertsolaritza? - Zer da bertsolaritza?" (Urtea: 2019)Bertsolaritza nazioartean ezagutzera emateko xedea duen ikus-entzunezkoa da "What is bertsolaritza?". Bertsolaritzaren testuingurua azaldu eta bere deskribapena egiteaz gain, bertsoaren sormen prozesua bera ere azaltzen du 20 minutuko ikus-entzunezkoak.Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean ekoiztu zuten 2019an. Ikuska 18 : Xabier Amuriza (Egilea: Antxon Ezeiza - Urtea: 1984)1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean "Aita izena kanta beharrak" bertsoak nola asmatu zituen Xabier Amuriza (1941, Amorebieta-Etxano) txapeldunak erakusten digu hamar minutuko dokumental honek.1980ko hamarkadan bertsolaritzaren arraberritzaile izan zenari omenaldi ederra. Maite Barnetche kazetariaren artxiboetanMaite Barnetche (1941-1986) 1970 urteetan euskarazko telebistaren aitzindari izan zen. FR3 frantses katean "Euskal Herria orai eta gero" emankizuna zuzendu eta aurke